Larunbatean Sakanako NKJ Triatloia jokatuko dute Urdiainen

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 11:19
2019ko Sakanako Triatloi txapelketa. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitateak, Sakanako Triatloi Taldeak eta Nafarroako Triatloi Federazioak XX. Nafar Kirol Jokoen triatloi txapelketa antolatu du uztailaren 23rako, larunbata. 

Sakanako XX. NKJ Triatloia jokatuko dute 60 bat parte hartzailek larunbatean, uztailaren 23an, 10:00etatik aurrera, Urdiaingo igerilekuetan. Sakanako Mankomunitateak, Sakanako Triatloi Taldeak eta Nafarroako Ferderazioak, hainbat entitateren laguntzarekin, antolatu dute proba. Gazteen, kadeteen, haurren, kimuen eta benjaminen mailako probak izanen dira. Txapelketan Sakanako Mankomunitateko Triatloi Campusean aritutako zenbait kirolari gazte arituko dira ere.