Triatloia

Triatloi festa Urriztin

Maider Betelu Ganboa 2022ko uzt. 26a, 14:20

Sakana Triatloi Taldeak eta Nafarroako Triatloi Federazioak antolatutako Sakanako NKJ Haur Triatloian 60 triatleta inguruk  hartu zuten parte

Giro ederrean jokatu zen Sakanako Haur Triatloia. 60 triatleta inguruk eman zuten izena txapelketan, hainbat kategoriatan. Junior mailan Lesmes San Martin (Aranguren) eta Ane Arrosagaray (Saltoki) gailendu ziren; kadeteetan Unai Lopez (Saltoki) eta Nahikari Lopez-Roso (Saltoki), eta Mikel Arrizabalaga (Sakana) bosgarren sailkatu zen.

Haurren mailan Eneko Calvo (Antsoain) eta Itziar Arrosagaray (Saltoki) izan ziren azkarrenak. Sakanako triatletei dagokienez, Eneko Razkin hirugarren sailkatu zen, Aratz Mendoza laugarren, Asier Razkin bosgarren eta Oihan Andueza seigarren. Bukatzeko, kimuetan Pablo Alcaide (Atalaya) eta Carmen Gutierrez (Atalaya) izan ziren azkarrenak eta benjaminetan Unai Señas (Ugarrandia).