Urdiaingo festa txikiak

Guaixe 2022ko uzt. 28a, 16:12

Ama Birijinaren egunean meza eginen dute Aitzibergo ermitan. ARTXIBOA

Abuztuaren 13tik 15era ospatuko dituzte Andramuztuko festak urdiaindarrek. 

Ama Birjinaren egunarekin bat ospatzen dituzte Urdiainen festa txikiak, Andramauztuko festak, Aitziber ama birjinaren omenezko festak. Aurten abuztuaren 13tik 15era ospatuko dituzte, larunbatetik astelehenera. 

Andramauztuko festetako egitaraua

Abuztuak 13 larunbata

  • Arratsaldean, ur txirrista.
  • Gauean, Haizkan eta Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertua.

Abuztuak 14 domeka

  • 12:00 Etxajua.
  • 16:00 Mus eta briska txapelketak.
    Haurrendako jolasak.
  • 20:00-22:00 Ken Bat taldearekin dantzaldia.
  • 00:00-03:00 Ken Bat taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 15 astelehena

  • 12:00 Meza, Aitzibergo baselizan.
    Ondoren, auzatia.
  • 14:30 Bakaria, Urriztiko zelaietan.
  • 20:00-22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
  • 00:00-03:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.