'Urpekakariak' bertso antzerkiaren emanaldia Urdiainen

Guaixe 2022ko aza. 14a, 14:23
'Urpekakariak' antzezlanaren protagonistak. UTZITAKOA

Azaroaren 18an, ostirala, haurrendako ikuskizunaren emanaldia izanen da, Urdiaingo herri etxean, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuaren Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egitarauaren barruan. 

Azaroak 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak egitaraua anitza antolatu du. Tartean, azaroaren 18an, ostirala, 18:30ean, Urpekakariak haurrendako bertso antzezlanaren emanaldia izanen da, Urdiaingo herri etxean. 

'Urpekakariak' haurrendako bertso antzezlana

Sinopsia: Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean.

Emanaldia: Azaroak 18, ostirala, 18:30ean, Urdiaingo herri etxean. 

Prezioa: doan. 

'Gertatzen da, eta badira horren erantzuleak'
Sakanako Mankomuntitateko Berdintasun zerbitzuaren egitaraua

Azaroak 17 osteguna
19:00etan, Olaztiko kultur etxean

  • Emma Larretaren InVISIBLES dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. 

Azaroak 18 ostirala
18:30ean, Urdiaingo Herrientxean

  • Urpekakariak haurrendako bertso antzezlanaren emanaldia. 

Azaroak 19 larunbata
19:00etan, Lakuntzako kultur etxean 

  • Emma Larretaren InVISIBLES dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. 

Azaroak 23 asteazkena
18:30ean, Uharte Arakilgo udaletxean

  • Agresiones sexuales medaidas por alcohol y otras drogas Aitziber Bañuelos Ganuzaren hitzaldia. 

Azaroak 24 osteguna
19:00etan, Arbizuko udaletxean

  • Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa. 

Azaroak 25

  • Mobilizazioak. 

Azaroak 26
19:00etan, Irurtzungo kultur etxean

  • Behi jasa antzezlanaren emanaldia. 

Azaroak 27 igandea
Etxarri Aranazko plazan

  • Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra Emakumeen arteko sareak ehundu ekimena.
    • 11:00 Topaketa.
    • 13:00 Ekitaldia. Ondoren, Pantxika Lamur. 

Abenduak 1
18:00etan, Unanuko Denok Bat elkartean

  • Liburu dasta. Literatur solasaldiak idazleekin: Alaine Agirreren Karena liburua. 
    Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Berdintasun zerbitzuek antolatutakoa. 

Abenduak 9 eta 10, ostirala eta larunbata
Olazti

  • Neska gazteendako autodefentsa feminista ikastaroa. 
    Izen ematea: berdintasuna@sakana-mank.eus