Bertso saio tematikoa Urdiainen

Guaixe 2022ko aza. 22a, 13:33
Ekain Alegre eta Idoia Granizo bertso saio batean. ARTXIBOA

Abenduaren 2an, ostirala, Sakana Tour Hegan deitutako bertso saioa eginen dute gaztetxean. Besteak beste, Ekain Alegre eta Idoia Granizo bertsolari eta Jone Rubio gai jartzaile altsasuarrek parte hartuko dute. 

Sakana Tour Hegan bertso saio tematikoa antolatu dute abenduaren 2an, ostirala, 19:30ean, Urdiaingo gaztetxean. Endika Legarra eta Ainara Ieregi, Ekain Alegre eta Sarai Robles eta Idoia Granizo eta Peio Ardaiz bertsolari bikoteek parte hartu dute saioan, eta bikote bakoitzak rol zehatz bat izanen du eta gaiak herriekin lotuta egonen dira. Gai jartzaileak Jone Rubio eta Yasmine Khris izanen dira. Urdiaingo Gazte Asanbladak antolatutako pintxo potea izanen da ere.