Hiru lanpostu huts bete nahi ditu udalak

Guaixe 2022ko abe. 19a, 11:29
Urdiaingo herriaren etxea. ARTXIBOA

Zerbitzu anitzetako langilea, liburuzaina eta garbitzaile lanpostuak beteko dira. Deialdian parte hartu nahi dutenek abenduaren 27ra arte dute eskabideak aurkezteko epea.

Urdiaingo Udalak aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituen legeriari segituz, hiru lanpostu merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Alde batetik, prozesu horren bidez zerbitzu anitzetako langilea kontratatuko du udalak. D maila eta lan kontratudun finkoa izanen da. Lanaldi erdian ariko da. Euskarazko B1 maila eta B motako gidabaimena izan behar ditu. Bestetik, liburuzain lanpostua bete nahi du. C mailakoa da eta langilean lan kontratudun finkoa izanen da. %40ko lanaldian ariko da langilea. Hari euskarazko C1 maila eskatzen zaio. Azkenik, garbitzaile lanpostua dago betetzeko. E mailakoa da eta hura ere lan kontratudun finkoa izanen da. Bere lanaldia %56koa izanen da eta haren hizkuntza eskakizuna B1 da.