Egur loteak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2023ko urt. 23a, 11:14
Urdiaingo ikuspegia Baizatik. ARTXIBOA

Udaletxean egin daitezke eskaerak ilbeltzaren 27ra arte.

Urdiaingo Udalak bere baso kudeaketaren barruan urtero etxeetarako egur loteak banatzen ditu. Hori egiteko, ordea, urdindarrek aldez aurretik egur loteak nahi dituzten jakinarazi behar diote udalari. Horretarako epea ilbeltzaren 27ra arte dago zabalik. Etxerako egur lotea eskuratzen interesa duenak udaletxetik pasa beharko du eskaera egitera, astegunetan 11:00etatik 14:00etara.