Ordura arte Bizkaian ospatzen zen AEKren akanpada Nafarroara, Sakanara ekartzea erabaki zuten, “eskualde euskalduna izateagatik eta paraje zoragarriak izateagatik”. Euskal kulturaren topaleku eta ispilu izateaz aparte, euskaraz hitz egiteko guneak eskaini nahi zituen AEKanpadak. Horretarako ekitaldiz betetako egitaraua antolatu zuen AEK-k maiatzaren 15etik 17ra arte. Kanpa tokia futbol zelaian zegoen eta ekitaldiak plazan, karpa batean, frontoian eta udaletxean egin ziren.