Otsailaren 12an Hiru Herri Trail lasterketa jokatu zen. Guztira 368 korrikalarik parte hartu zuten, bi distantziatan: 8 km eta 21 km. Distantzia laburreko proba 182 korrikalarietatik 148k osatu zuten, eta distantzia luzea 186 korrikalarietatik 154k.
21 kilometroko proba oso lehiatua izan zen. Uharte Iruñea, Olloki, Sorauren, Zabaldika, Orikain, Arre eta Uharte Iruñea batzen azkarrenak Imanol Kañamares eta Alvaro Ramos izan ziren. Biak batera sartu ziren helmugara (1:41:53). Mikel Rekalde egiarretarra 66. sartu zen (2:23:00) eta Iker Cerviño irurtzundarra 81. (2:30:14). Emakumezkoetan Naiara Irigoien burlatarrak ez zuen areriorik izan (1:57:30) eta Ainara Galarza urdiaindarra laugarren sailkatu zen (2:32:18).
8 kilometroko proban Ion Sola (35:01) eta Vanesa Pacha (43:17) gailendu ziren.