Gasteizko Txonak Gasteizko herri mugimenduak festetan "gune alternatibo, sortzaile eta politiko" bat eskaintzen duen mugimendu da, eta erakundearen programazioaren barruan "ezinbestekoa bilakatu den Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketa" antolatzen dute. Banda lehiaketa irabazten duen taldeak Gasteizko Txosna gunean, Gasteizko festetan, kontzertua ematea lortzen du. Aurtengo ediziora bi talde sakandar aurkeztu dira, Haizkan eta Deserrite, eta Haizkan hirukote urdiaindarrak lortu du finalerako txartela, Ziraun, Negra Cucaracha eta Mindtrap taldeekin batera. Martxoaren 30ean, osteguna, 20:00etatik aurrera, Jimmy Jazz aretoan emanen dute finaleko kontzertua.