Txirrindularia erreskatatu zuten Intsusburun

Guaixe 2023ko mai. 8a, 08:59
Larrialdietako helikopteroa Urriztin. @BOMBEROS_NA

35 urteko gizonezkoak erorikoa izan zuen eta min hartu zuen.

SOS Nafarroak txirrindulari baten istripuaren berri jaso zuen ostiralean, 13:11n. Intsusburun zegoen min hartutako 35 urteko gizonezko txirrindularia. Hasiera batean, Altsasuko suhiltzaileak joan ziren hura artatzera, baina iristea zaila zen toki batean zegoen txirrindularia eta suhiltzaileek ezin izan zuten zauritua handik atera. Hori dela eta, Erreskate Teknikoko Taldea gaztigatu zuten eta helikopteroarekin joan zen. Min hartutako txirrindularia Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.