Haizkan taldearen abesti berria

Guaixe 2023ko mai. 26a, 12:08
Haizkan taldeko kideak 'Agian' abestiaren bideoklipean.

Talde urdiaindarrak 'Agian' abestia eta bideoklipa kaleratu ditu

Haizkan talde urdiaindarrak Agian lan berria aurkeztu du. Kantaren bideoa ere kaleratu du hirukote urdiaindarrak. Grabazioa eta ekoizpena Aitor Garcia Maikel eta Imanol Goikoetxeak egin dute eta masterizazioa Miguel Dembora. Bideoklipa Begi bat zabalikek egin du.