Magotteaux Navarra SA enpresak altzairu bereziak galdatzen ditu Urdiaingo lantegian. Moldekatze kimikoko lerroan silize harea erabili izan dute orain arte, eta hura harea sintetikoz, Cerabead, ordezkatzeko proiektua aurkeztu diote foru administrazioari. Nafarroako Gobernuak adierazi du enpresak egindako askaera aldaketa ez funtsezko eta ez nabarmen bat dela, eta bat datorrela Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 16/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).