Ekainaren 29an San Pedro eguna da eta Urdiainen sainduaren egunaren hurrengo igandean ospatzen dute San Pedro baselizara erromeria, aurten uztailaren 2an. Harekin batera, larunbatean, uztailaren 1ean, hasiko dira San Pedro festak Urdiainen eta uztailaren 5era iraunen dute, larunbatetik asteazkenera.
Festetarako prestatutako egitarauaren barruan, eguerdi eta ilutzean ardoa banatuko dute alondegian eta eguerdietan lentzeria erakusketa izanen da auzoan.
Urdiaingo San Pedro festen egitaraua
Uztailak 1 larunbata
12:00 Etxajua eta festen hasiera Txaranga Txorongo txarangak alaituta.
12:15 Car la Benitez makillatzailearen haurrendako fantasiazko makillajea.
12:30 Jolasak, UGAk antolatuta.
14:00 Herri bazkaria.
16:00 Ekolsarteko txirrindula lasterketa.
20:00 – 22:00 DJ Ainhoa Elorriaga.
22:00 Herri afaria.
00:00 – 03:00 Leihan taldearekin dantzaldia.
Uztailak 2 igandea
10:30 Ardo banaketa San Pedroko hariztian.
12:30 Meza, San Pedro ermitan.
14:30 Bazkaria, San Pedro zelaian.
17:00 Zortzikoa.
19:00 Salbea eta herrira itzulera.
20:00 – 22:00 Sukar taldearen emanaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 03:00 Sukar taldearekin dantzaldia.
Uztailak 3 astelehena
10:00 Gosaria Tintitniturri elkarteak eskainia, alondegian.
12:00 Meza.
12:30 – 14:00 Fidel Zelairekin dantzaldia.
14:30 Jubilatuen bazkaria, Fidel Zelaik alaitua.
15:00 Pastenko bazkaria Turrutxiki txarangarekin.
18:00 Xabi Larrearen Up! Ikuskizuna.
20:00 – 22:00 / 00:00 – 03:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
Uztailak 4 asteartea
10:00 Gosaria, gizonek eskainia.
12:00 Haurrendako jolasak.
14:30 Emakumeen bazkaria, Irunberriko txarangak alaitua.
17:30 Kadeteen txirrindula lasterketa.
20:30 – 22:00 Los Tenampas taldearen kontzertua.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 03:00 Cafe Irlandes taldearekin dantzaldia.
Uztailak 5 asteazkena
10:00 Gosaria Aitziber elkarteak eskainia.
12:00 – 14:00 Ur txirrista.
14:30 Herri bazkaria.
16:00 – 19:00 Ur txirrista.
17:30 Etxez etxe Txaranga Txorongorekin.
20:00 -22:00 / 00:00 – 03:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.