Eliz atean agertu ziren. Eta, jakina, GUAIXE ezkila dorrera igo zen haiekin.
1. Zuena, musika egitea da?
Cristobal. Bakarren batzuek esaten dute heavy metala egiten omen dugula (kar, kar, kar). Ni ez naiz musikaria. Honi esan nion: "hasiko gaituk ezkilak jo-tzen? Ba, benga ba!" Lehendabi-ziko egunetik zelebre samar, baina gero eta hobeto gabiltza, pixkaka-pixkaka hobetzen. Peru. Beti gustatu zaizkit ezkilak, musika-eta. Txirrinta neukan. Ematen hasi, eta, arre, ezkilak jotzera!
2. Nola bururatu zitzaizuen?
C. Honi horretalako gauzak gustatzen zaizkio. Herrian inork ez du ezkilarik jotzen. Gogoratzen nintzen haurretan ezkila jolea-rekin, Miguelekin, eliz dorrera igotzen nintzela. Han ikusten nuen tilin-talan, binbin, banban, binbin, banban... Tonuren ba-tez-edo gogoratzen nintzen. Biok etorri ginen. Etxean nola jo pix-ka bat pentsatu, zer tonurekin jo. Eta, hi, lehendabiziko egunean nahiko ondo! Gero hobetzen joan gaituk.
3. Zuen gustuko instrumentu txikiagorik ez zegoen?
P. Txikiagoak badaude, jotzen ditugu. Baina hauek haundiak dira. On edo txar, gurdi haundi.
C. Altsasun haundiagoak daude, haiek ere aurki jo behar ditugu.
4. Zenbat ezkila dituzue?
C. Bi haundi eta bi txiki.Santa Barbara grabea, Santa Maria fina eta txikiak...
P. Santa Elena eta San Joan Ba-taiatzailea.
5. Noiz hasi zineten?
P. Badaramatzagu pare bat hilabete. Herrian ez zen jotzen. Azken ezkila jolea Miguel Andres izan zen. Pare bat urte da hil zela. Jotzeari aspaldi utzi zitzaion, eta guk berreskuratu egin dugu. Gu hasi gara lehenagoko erritmo horiekin, erritmo berriak sortu eta, bai.
C. Zaharrak-eta poztu ziren. "Benga, segi-segi, segi aurrera, gero eta hobeto zabiltzate! Ez utzi, ez utzi".
6. Ez zarete kanta bakarreko musikariak, ezta?
P. Asko ditugu. Zenbatzen egon ginen eta pila atera ziren.
C. Hamar-hamabi, bai. Eta zortzi bat jotzen ditugu.
7. Partiturak? Bestela, nola berreskuratzen dira erritmoak?
C. Partitura elegantea dugu A4 tamainako kartoi batean: ton, ton-tin-ton-tin... Arkatzez idatzia dago, han begiratu, eta hor konpon. Hura jotzeko ahalegina egiten dugu, gutxi gorabehera dena tonu batean. Baina azkar-az-kar jotzen hasten garenean, ba, berrikuntza. Erabateko inprobi-sazioa. Hil ezkilak eta jotzea erraza da. Eta suarena ere bai.
P. Mezatarako deia zegoe bakarrik. Domekaren batean jo dugu. Baina ez dakit domeka egun ona den, larunbatetan aupatxo egiten dugu-eta.
C. Meza behin jo nuen, nik ez dut jotzen. Honek jotzen du.
8. Noiz jotzen duzue?
C. Tabernara kafea hartzera joaten gara egunero. Tabernak 16:00etan ixten du. Eta zer egin ez dakigunez, etortzen gara ezkila jotzera, jendeari siesta izo-rratzeko (kar, kar, kar).
P. Jende heldua kontentu dago. Badaude kaxkarrak, batere gustatzen ez zaiena. "Siesta izorratzen duzue, siesta izorratzen duzue". Hau bizitza da! Honek herriari bizia ematen dio. Herrietan hau ez balego, ez legoke ezer. Ezkilak jotzen dituzu, eta, behintzat, herria pozten duzu. Batzuei siesta izorratu? Bale, ongi. Baina herria pozten duzu, ukitu oso polita ematen du.
C. Nahi dugunean jotzen dugu. Honek poltsan dauzka elizako giltzak. Hori gurea da, eta nahi dugunean, jo eta fuera!
9. Etxean entseatu daiteke?
P. Hor goian entseatzen dugu.
C. Entseguak mundu guztiak aditu egiten ditu. Kritikatu ere bai! Guk ondo hartzen ditugu, kritika positiboa!
P. Normalean, hiruzpalau minutu aritzen gara. Indar handia behar da. Azkenerako, nekatu egiten haiz.
10. Mihiari heltzen diozue, edo sokarekin aritzen zarete?
P. Sokak paratzen saiatu ginen, baina ezin da. Eta mihiari helduta, zuzenean, jotzen dugu. Jakina, besoa kargatzen da! Giharra egiten da.
C. Santa Barbararen mihiak 20 bat kilo ibiliko ditu.
11. Bakarren bat gerturatu zaizue?
P. Biok. Kuadrillakoek eta ez daukate igotzeko balorerik. Jende ona da, eh! Beste gauza batzuetarako badute.
C. Lotsatu egiten dituk. Gu, ez.
P. Herri guztiak aditu behar duela, txarki egin behar duela... Berez, gauza polita da eta ez daukate ezertan lotsatu beharrik.
C. 14-16 urtekoak, asko hobe hemen, ezkilak jotzen. Ederra da!