Duela lau urteko deialdiarekin alderatuta, 14 boto irabazi ditu EH Bilduk (%7,65). Geroa Baik 40 boto galdu ditu (%49,38). PSNren aldeko boto bat gehiago zenbatu da (%3,33). Sumarrek Elkarrekin-Podemosek baino 28 boto gutxiago ditu (%96,55). Eta Navarra Sumak baino bi boto gutxiago (%8,33) eskuratu dituzte PPk eta UPNk bananduta aurkeztuta.
Maiatzeko foru hauteskundeekin alderatuta, EH Bilduk 36 boto gehiago (%22,36) bereganatu ditu. Geroa Baik 36 botoren galera izan du (%46,75). PSNk, berriz, 20 babes gehiago ditu (%181,82). Sumarrek Zurekin-Contigok baino 19 boto gehiago eskuratu ditu (%65,51). PPk 8 boto gehiagorekin bere babesa hirukoiztu du (%200). UPNk, azkenik, 7 boto galdu ditu bi hilabetean (%36,84).