Haizkan zuzenean

Guaixe 2023ko uzt. 28a, 13:34
Haizkan taldearen kontzertu bat. ARTXIBOA

Uztailaren 28an, ostirala, talde urdindarraren kontzertua izanen da Urdiaingo igerilekuetan.

Haizkan taldearen kontzertua izanen da uztailaren 28an, ostirala, 20:30ean, Urdiaingo igerilekuetan. Hirukote urdindarrak azken hilabetetan hiru abesti kaleratu ditu: Agian, Alderik alde eta Arrazoi Ta Bihotz. 2022. urtean Etsi bost abestiz osatutako EPa publikatu zuen.

Haizkan taldeak kaleratutako azken bideoklipa: Arrazoi Ta Bihotz: