Ezerezean gelditu zen bilaketa

Guaixe 2023ko aza. 13a, 11:03
Urdiaingo eta bargako ikuspegia kanpandorretik. ARTXIBOA

Desagertutzat eman zen gizonezkoa onik agertu zen.

Mendira paseo bat ematera joan eta gizonezko urdindarra bueltatu ez zela ikusita, etxekoek Foruzaingora hots egin eta desagertzearen berri eman zuten. Desagertutako gizonezkoa opatzeko bilaketa protokoloa indarrean jarri zuen foru poliziak, baina berehala bertan behera utzi zuen gizonezkoa onik agertu zelako.