Istripuak autobian

Guaixe 2023ko aza. 21a, 12:25
Urdiain istripua furgoneta Sakanako Autobia erdibitzailean. @bomberos_na

Eguraldiak zerikusia izan du horretan.

Sakanako Autobian (A-10), Urdiain parean eta Altsasurako noranzkoan, furgoneta batek aquaplaning egin eta bidetik atera da. Ibilgailua autobiako bi noranzkoen erdibitzailean geratu da. Erdibitzaileko landareetako adar bat kontrako noranzkora bidali du. Adarraren ondorioz, auto batek bat-batean frenatu du eta kamioi batek atzetik jo du.

Ezbehar katearen ondorioz  bi pertsona Etxarri Aranazko osasun etxera eraman behar izan dituzte. Suhiltzaileez aparte, oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia eta foruzainak joan dira. Azken horiek ikertu dute ezbeharra.