Duela 25 urte...

Jolas parke berria Urdiainen

Guaixe 2024ko urt. 30a, 12:14

Parkean zegoen bola kendu zuten

Urdindarrek esan zezaketen Olentzerok jolas parkea oparitu zietela. Urteak ziren parkea berritzen hasiak zirela, eta, pixkanaka, aldaketa handia egin zuten. Jarritako jolasak egurrezkoak ziren, parkea mugatzen zuen ansarria edo larrez osatutako hesia kendu zuten. Besteak beste, parketik iturri zaharrera txirrista eta eskalatzeko gunea jarri zituzten. Izan ere, parkeko lanak baliatu zituzten iturri zaharraren ingurua ere berritzeko.