Etxerako egurra eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2024ko ots. 7a, 11:25
Urdiaingo ikuspegia eliz dorretik. ARTXIBOA

Otsailaren 9an, ostiralarekin, bukatuko da.

Hainbat urdindar dira herri basoko egurra erabiltzen dutenak etxea berotzeko. Urdiaingo Udalak jakinarazi duenez, aurten basotik egur loteak atera nahi dituztenek izena eman beharko dute. Horretarako, herriaren etxeko idazkaritzatik pasa beharko dute. Hura 11:00etatik 14:00etara dago zabalik. Egur loteak eskuratzeko izena emateko epea otsailaren 9an, ostiralean, despedituko da.