Urdiainen txakurrekin irakurtzen

Guaixe 2024ko otsailaren 9a

Otsailaren 9an, ostirala, Biak Bat elkarteko Irakurkide saioa izanen da, Urdiaingo liburutegian.

Sakanako Mankomunitateak, Biak Bat elkarteak eta Arkatz liburudendak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak. Otsailaren 9an, ostirala, 18:30ean, Urdiaingo liburutegian izanen dira Biak Bateko txakurrak eta hezitzaileak.