Hildakoa auto istripuan

Guaixe 2024ko ots. 26a, 10:49
Istripua izan duen autoa ezpondan. FORUZAINGOA

Emakumezkoa oso larri zaurituta ospitalera eraman dute, baina han hil da.

SOS Nafarroak auto istripu baten berri emanez deia jaso du gaur 07:19an. Auto bat bidetik atera da eta ezbeharraren ondorioz 38 urteko emakumezko bat larri zauritu da. Altsasuko osasun etxeko medikua, erizaina, suhiltzaileak, medikua zuen anbulantzia eta beste anbulantzia joan dira. Suhiltzaileek emakumezkoa autotik atera behar izan dute. Osasun langileek egonkortu eta anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Baina han hil da emakumezkoa. Urdindarra da hildakoa. Senarra eta bi ume utzi ditu.

Ibarra zeharkatzen duen NA-2410 errepidearen 29,2. km-an izan da ezbeharra, autobia azpiko tuneletik gertu. Ezbeharraren ikerketa Foruzaingoak hartu du bere gain. Emakumezkoa zen ibilgailuan zegoen bakarra.