Trafiko ezbeharrean zauritu arina

Guaixe 2024ko mar. 4a, 08:55
Larrialdi zerbitzuetako langileak istripuaren tokian. @bomberos_na

Sakanako Autobian (A-10) izan zen ezbeharra 

Auto bat bidetik atera eta irauli egin zen atzo arratsaldean. Sakanako Autobian (A-10) izan zen ezbeharra, Altsasurako noranzkoan, Urdiaingo irteerako abiadura hartzeko erreiaren parean. Ezbeharraren ondorioz pertsona bat arin zauritu zen. Istripuaren tokira medikua zuen anbulantzia, Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta foruzainak joan ziren. Azken horiek arduratu dira istripua ikertzeaz.