Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuaren zuzendariak Explotaciones Agropecuarias Sakana SM aldaketa batzuk egiteko. Zehazki, Urdiainen duen oilo erruleen ustiategian 5. pabilioiaren erabilera aldatu eta ekoizpeneko pabilioi bihurtzeko proiektua, instalazioaren guztizko plaza kopurua aldatu gabe. Zehazki, 5. pabilioia egokitu eginen da oiloak hartu ahal izateko, hegaztientzako gunea eta neguko baratzea instalatuta eta instalazioan dagoen ekipo elektrogenoa aldatuta ere bai.
Enpresak Nafarroako Gobernuari beste eskaera bat egin zion, baina Foru Administrazioak ez dio onartu. Enpresak simaurrak biltegiratzeko sistema berri bat jarri nahi zuen: plastikoko poltsa hermetikoetan siloratuta eta pabilioien artean lerroka biltegiratuta hormigoizko zoladuraren gainean. Gaur egun ustiategiko baimendutako kudeatzaile batek oilo zirina pabilioietatik zuzenean kentzen du, eta Nafarroako Gobernuak egun dagoen sistema hori egokitzat jo du, ustiategiak simaurtegirik ez duela behar ebatzi du. "Gainera, kontuan hartzen da biltegiratzeko proposatzen den sistemak alferrikako beste arrisku bat dakarrela ingurumenerako. Beraz, ez da baimenik ematen siloratze hori izan dadin simaurrak biltegiratzeko ohiko sistema; hala ere, jarduketa planean sartzen ahal da instalazioan funtzionamendu anomaloa egonez gero alternatiba gisa".