"Lurraren defentsan" Sakanako, Arabako Lautadako eta Gipuzkoako Goierriko gazteak ekainaren 8an, larunbata, Urdiainen elkarteko dira, Ernaik antolatutako Gure lurraren defentsan jardunaldian, "elkarrekin hausnartzeko eta gure lurra suntsitzen duten makroproiektuei gazte problematikatik heltzeko". AHTa, goi tentsioko linea eta gas bideak, besteak beste, izanen dute eztabadagai Ernai antolatutako jardunaldian.
'Gazteok lurraren defentsan' Ernairen jardunaldia
Ekainak 8 larunbata
Urdiain
15:00 Bazkaria, plazan.
17:30 Hitzaldia: Krisi ekosoziala Euskal Herrian eta AHTa Sakanan. Proiektua eta alternatiba, Jokin Bergara eta Sakanako Trenaren Aldeko Plataformako Gorka eta Arkaitzekin, gaztetxean.
19:30 Kontzentrazioa, plazan.
20:30 Joxek Farra bakarlaria, gaztetxean.
21:30 Bokatada, gaztetxean.
22:00 Kontzertuak: Bulkada eta DJ Etxekoi, gaztetxean.