Agorrilaren erdialdean, hilak 15 dituenean, urdindarrek Aitziber ermitako bidea hartzen dute. Han meza entzun ondoren, Urriztin elkartzen dira urdindarrak majo bazkaltzeko. Eguna borobiltzeko 1999an Sakatrik taldearen emanaldia izan zuten. Bezperan, festei hasiera eman zien etxajua lehertu ondoren, auzatea izan zen. Txorongo txarangaren kalejirak Urdiaingo karrikak musikaz alaitu zituen.