Euria ari zuela hasi ziren festak, baina eguraldi txarrari aurpegi ona jarri, eta hasiera alaia izan zuten herriko jaiek. Domekan San Pedroko erromerian bildu ziren urdiaindarrak, eta bazkariak, zortzikoak eta puru banaketa izan ziren. Animotsu hasi dira San Pedruek, uztailaren 3ra arte luzatuko direnak.