Txirrindulariak

Luca Martinezen podium bikoitza Urdiainen

Guaixe 2024ko uzt. 4a, 09:20

Urdiaingo Sariko helmugako esprinta. Luca Martinez lakuntzarra, bigarren. TXIRRINDULARIAK

VI. Urdiain Sariko helmugako esprintean lakuntzarrak ezin izan zuen Inoxcra-Beasain taldeko Unai Aranburu gainditu, eta bigarren postuarekin eta mendiko sariarekin konformatu behar izan zuen

Urdiaingo festen barruan uztailaren 3an VI. Urdiain Saria jokatu zen, Burunda Txirrindularitza Taldeak kadeteen mailan antolatutako 54,5 kilometroko proba. Lasterketa Bakaiku eta Ziordia artean jokatu zen, eta txirrindulariek bitan igo behar izan zuten Altamirako portua, azkena helmugatik 4,5 kilometrora.

Lasterketa hasi eta berehala hasi ziren mugimenduak eta erasoak, baina, azkenean, Altamiratik aurrera bat egin zuen zazpikote bat iritsi zen batera Urdiaingo helmugara. Bentaldetik elizara bitarteko aldapako esprintean Unai Aranburu (Inoxcra-Beasain) gailendu zen Luca Martinez lakuntzarraren eta (Sakana Group-Alea) eta Joanes Olaizolaren (Zu eta Biok) aurretik (1:19:03). 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) hamaseigarren iritsi zen; Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 22.; Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 28.; Manex Huarte (Sakana Group-Alea) 32.; Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 40.; Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 44.; Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 48.; Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 58.; Asier Flores (Quesos Albeniz) 60.; Unai Gomez (Quesos Albeniz) 61.; eta Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 62.

Luca Martinezek mendiko saria irabazi zuen, Lander Antoñanak (Invitec-Iturribero) tartekako helmugen saria, eta Inoxcra-Beasainek talde onenaren saria, Sakana Group-Alea taldearen aurretik.