Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Urdiaingo Udalak zerbitzu anitzetako enplegatu eta liburuzain lanpostu hutsak oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zuen. Prozesua bukatuta, Gorka Aiestaran Irigoien zerbitzu anitzetako enplegatu izendatu du udalak. D maila lanpostua da, lanaldi erdikoa, euskara nahitaezkoa duena. Bestetik, Aitziber Irigoien Irigoieni liburuzain postua eman dio. Lanaldi partziala du, astean hogei ordu, C mailako lanpostua da, euskara nahitaezkoa duena. Biak ere Urdiaingo Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izanen dira.