Urdiaingo Udalak basoaren 2024-2025 urteetarako ustiapen eta hobekuntza planari jarraituz, 60.354,10 euroko balioa duen baso aprobetxamendua saldu nahi du. Bi lote dira salduko dituena. Aurrenak basabean dago, zehazki, Galartza, Galartzabaztarra eta Galartzako Itxoi dermioetan eta harengandik udalak 29.110,59 euro eskatzen ditu. Horrela dago osatuta: 673,3 metro kubiko pago egurra eta 17,3 pago zur, 382,4 metro kubiko haritz egurra eta 238,4 haritz egur.
Salgai jarritako atzeneko lotea basabean (Iezteneko haitzazpia eta Sanpedrokoatzekaldea) eta bargan (Itxoizelaia, Buztintza, Legarre, Eztiturri, Otalde, Odolki, Portuazpi eta Ferminiturri) dago eta 31.243,51 euroko balioa du. Lotea pago egurrez osatuta dago, basaneam 320,1 metro kubiko eta bargan 4.080,5; guztira 4.400,6 metro kubiko. Interesa duen enpresak eskaintza herriko etxean azaroaren 18ra arte aurkez dezake.