Eraikuntza enpresako langileak ilbeltzaren 20az geroztik Urdiaingo saneamendu sarea luzatzeko lanean ari dira. Bentalde kaleko 19 zenbakian bukatzen den saneamendu sarea Viscofaneraino eramanen dute. Sarea NA-2410 errepidearen hegoaldetik lantegi pareraino luzatuko dute eta, ondoren, errepidea zeharkatuko dute. Guztira 105 metroko luzera izanen du. Lan horiek eginda, hala moduz zegoen egoera bat zuzendu eta txukun utziko da. Viscofan ari da lanok egiten.