Igerilekura daraman bidea basoan sartzean, baserrien parean Basoegala eta Teileriako zabala dermioak daude. Hariztia. Hura sasiz bete zelako, Urdiaingo Udalak hariztian sasien arraseko garbiketa egin zuen apirilean. Ikusirik sasiak berriro hazi zirela, udalak bigarren garbiketa egin zuen abenduan. Garbiketa horien helburua da handik pasatzen den jende ugariri bidea erraztea eta aziendarendako bazkatokia sortzea.
Udaberrian dena ez zen sasi garbiketa. Basoegala eta Teileriako zabaleko zenbait tokitan itxitura txikiak egin zituen Urdiaingo Udalak. Haien helburua da han berez heldu diren haritzak babestea. Horretarako, udala basozainekin elkarlanean ari da.