Konpondu beharreko matxura bategatik Urdiaingo Udalak Interneteko ataririk gabe eman du aste eta erdi. Beharrezko konponketak egin ondoren, urdiain.eus webgunea, atzera ere, martxan da. Itxura aldatu diote ere. Han sartzen denak herriari, udalari eta herriko zerbitzuei buruzko informazioa opatuko du, baita udal albisteak ere.