Sakanako Autobian (A-10), Urdiaingo irteeraren ondoan, autoak ezbeharra izan zuen igandean 08:15ean. Altsasuko noranzkoan zihoan autoa bidetik irten eta ondoren bost itzulipurdi eman zituen. Autoa kontrako norabidera begira eta iraulita gelditu zen. Gidaria, 36 urteko gizonezkoa, arin zauritu zen. Gizonezkoa ospitalera eraman zuten. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gidariari egindako drogen kontrako testean alkoholemia maila penala eta speedaren zantzu positiboa atzeman zuten. Gizonezkoari aste honetan epaitegira joateko hitzordua jarri diote.