Maiatzaren 15ean, osteguna, etxajuarekin hasieran emanen diote Euskaraldiari Urdiainen. Hasierarekin batera photocalla eta txapa banaketa egonen da, 19:00etatik aurrera. Maiatzaren 16an, ostirala, 18:30ean, helduendako plaza dantza saioa izanen da, Urdiaingo plazan.
Eta Euskaraldiari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 18:00etan, haurrendako antzerkia eta txokolate jana izanen dira, Urdiaingo plazan. Entsegua 11:00etan izanen da, eta 6 eta 10 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute. Aldez aurretik izena eman behar da, liburutegian.