Aitziber ermitako bidean bizikletan zihoala, 13 urteko mutiko batek erorikoa izan zuen larunbatean 19:40 aldera. Erorikoren ondorioz buruan kolpe handia eta beste kolpe batzuk hartu zituen. Ezbeharraren tokira Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina, anbulantzia eta foruzainak joan ziren. Mutikoaren egoera larria ikusita, medikua zuen anbulantzia batean Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Ezbeharraren nondik norakoak Foruzaingoak ikertu zituen.