Urdiainek baso aprobetxamendua salduko du

Guaixe 2025eko ekainaren 2a

Urdiaingo ikuspegia. ARTXIBOA

Hiru lotez osatutakoa da.

Urdiaingo Udalak 31.243,51 euro eskatzen ditu saldu nahi duen baso aprobetxamenduagatik. Hiru loteetatik aurrena beheko basoan dago eta 320,10 m3-ko pago enbor txikiz osatuta dago. Haren balioa 1.280,34 eurokoa. Hurrengo lotea bargan dago, 1.340,3 m3-ko pago enbor txikiz osatuta dago eta 8.041,85 eurotan baloratu du udalak. Atzeneko lotea ere bargan dago eta pago enbor txikiz osatuta dago, 2740,2 m3-ko bolumena eta 21.921,32 euroko balioa du. Eskaintzak aurkezteko epea garagarrilaren 12an despedituko da.