Igerilekuak eta elkartea alokatzeko deialdia

Guaixe 2025ko eka. 5a, 11:15

Urdiaingo igerilekuan jendea bainua hartzen. ARTXIBOA

Aitziber elkarteak egin du.

Urriztin dauden Urdiaingo igeruilekuak udan kudeatu nahi dutenek, edota Urdiaingo festetan Aitziber elkarteko taberna kudeatu nahi dutenek Aitziber elkartearekin harremanetan jartzeko garaia dute. Alokairuei buruzko informazio gehiago nahi dutenek aitziberelkartea@gmail.com posta elektronikoko helbidera mezua bidali beharko dute garagarrilaren 6a, ostirala baino lehen.