Urdiainen, San Juan Kantaita

Guaixe 2025eko ekainaren 24a

Urdiaindarrek orain arteko uzta "hemendik aurrera gari" izatea eskatu zuten San Juan bezperan

Giro ederra egon zen San Juan ermitan. Elizkizunen ondoren, sua piztu eta Urdiaingo neska gazteak kantuan hasi ziren: "Egun bai egun honek San Juan dirudi...". Ondoren, txikienen dantzen txanda iritsi zen. Bitartean, auzate ederra eskaini zuen herriak, eta, jakina, suan saltatu zuten urdiaindarrek. Kuadrillen afariak ordu txikitaraino luzatu ziren.