Urdiaingo festen barruan kantaitan bazkaria antolatu dute. Garilaren 7an izanen da, astelehenarekin. Hartan parte hartu nahi duenak txartelak eskuratzeko atzeneko eguna du gaur. Horretarako Kaluxa tabernatik pasa beharko du interesa duenak. Bazkarirako txartelak 15 euro balio du helduendako, eta 12 haurrendako. Aldez aurretik gaztigatuz gero, menu beganoa izan daiteke.