Uztailaren 5ean, larunbata, eguerdian botako dute Urdiaingo festei hasiera emanen dion etxajua, bost eguneko festari hasiera emanez. Igandean San Pedro baselizara erromeria eginen dute.
Festak hasi aurretik, uztailaren 4an, ostirala, Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatutako Kadeteen Urdiain Saria jokatuko da, eta Urdiaingo Gazte Asanbladak Tekno gaua antolatu du, gaztetxean.
Urdiaingo Udalak festei buruzko hausnarketa kolektiboa egin zuen; hamar saio egin zziren eta, guztira, 196 herritarrek parte hartu dute, horietatik %46 emakumeak izan ziren. Festetako printzipioen artean "alaitasuna, giro ona eta bizipoza; elkarbizitza, guztiendako festak, auzolana, euskara, berdintasuna, gaurkotzeko gaitasuna, festak haserretu gabe antolatzea eta elkar entzutea" daude. Parte hartze prozesuan hartu dituzten adostasunak: auzolana eta inplikazioa indartu; haurrendako, nerabeendako eta gazteendako ekintza gehiago; programa orekatu; ekintzak libreki antolatzeko aukera; elkar entzun eta elkar eraikitzeko jarrera, eta tolerantzia ondarria izan.
2025eko Urdiaingo festak
Uztailak 4 ostirala
Bezpera
17:30 Kadeteen VI. Urdiain Saria: 54,5 kilometro, Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta.
23:00 Tekno gaua: McFlurry, Guridi, Apao, Zaze eta I+D, UGAk antolatuta, gaztetxean (Sarrerak: 5 euro).
Uztailak 5 larunbata
12:00 Etxajua eta festen hasiera Txaranga Txorongok alaitua.
2024. urtean jaiotako haurrei harrera eta zapien banaketa.
12:15 Haurrendako fantasiazko makillajea, Carla Benitez makillatzailearen eskutik.
Jolasak herriko erraldoi eta buruhandiekin, plazan.
13:00 Herri kirolen ikuskizuna.
15:00 Kalederete txapelketa, UGAk antolatuta, futbol zelaian.
16:00 Eskolen mailako Urdiaingo lasterketa, Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta.
18:00 bidenabar taldearen kontzertu akustikoa, UGAk antolatuta, futbol zelaian.
19:30 – 22:30 Puntu Morea.
20:00 – 22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
22:00 Herri afaria.
00:30 – 03:30 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
Uztailak 6 igandea
10:30 Ardo banaketa, San Pedroko hariztian.
11:00 Meza, San Pedro baselizan.
14:30 Bazkariak, San Pedroko zelaietan.
17:00 Zortzikoa.
19:00 Salbea eta herrira itzulera.
20:30 – 22:30 Xaibor DJa haurrendako saioa.
22:00 Zezensuzkoa.
Afarriak, plazan. Oharra: mahaiak eta bankuak eskuragarri egongo dira.
00:00 – 02:30 Xaibor DJ.
Uztailak 7 astelehena
10:00 Gosaria, Tintiniturri elkarteak eskainia, Alondegian.
11:00 Haurren bizikleta ginkana, eliz atarian.
12:00 Meza nagusia.
Ardo banaketa, Alondegian.
12:30 – 14:00 Fidel Zelairekin dantzaldia.
14:30 Jubilatuen bazkaria, Fidel Zelaik alaitua.
15:00 Bazkariak.
17:30 Ilunberriko Txaranga etxez etxe, udaletxetik.
Haurren irristaketa ikuskizuna, plazan.
18:00 Abentura eta soka jokoak, auzoan.
18:00 – 20:00 Lentzeria erakusketa, auzoan.
20:00 – 22:00 Joselu Anayak taldearekin dantzaldia.
Ardo banaketa, Alondegian.
22:00 Afariak, plazan. Oharra: mahaiak eta bankuak eskuragarri egongo dira.
00:00 – 03:00 Joselu Anayak taldearekin dantzaldia.
Uztailak 8 asteartea
10:00 Gosaria ehiztariek eskainia, Alondegian.
11:00 Haurrendako egur jolasak eta haregunea, plazan.
13:00 Etorkizuna dantza taldearen emanaldia.
Ardo banaketa, Alondegian.
15:00 Bazkaria.
17:30 Txaranga Txorongorekin etxez etxe, udaletxetik.
18:00 Zirko ktailerra, plazan.
18:00 – 20:00 Lentzeria erakusketa, auzoan.
20:00 – 22:00 Ken Bat taldearekin dantzaldia.
Ardo banaketa, Alondegian.
22:00 Zezensuzkoa.
Afariak, plazan. Oharra: mahaiak eta bankuak eskuragarri egongo dira.
00:00 – 03:00 Ken Bat taldearekin dantzaldia.
Uztailak 9 asteazkena
10:00 Gosaria Aitziber elkarteak eskainia, Alondegia.
11:00 Entzierro txikia.
12:00 – 14:00 Ur txirrista eta txikiendako ur jolasak.
Ardo banaketa, Alondegian.
13:00 Sakana Kantuz.
14:00 Herri bazkaria.
16:00 – 19:00 Ur txirrista.
17:30 Elektrotxufla Elektrotxarangarekin etxez etxe, plazatik.
18:00 – 22:00 Lentzeria erakusketa, auzoan.
20:00 – 22:00 Andoni Ollokiergi bakarlaria.
Ardo banaketa, Alondegian.
23:00 Kontzertuak: Kaos Rural, Mataperros eta La Txama taldeak.