Uztailaren 4a Urdiain txirrindularien bilgune izan zen. Burunda Txirrindularitza taldeak kadeteen mailako VII. Urdiain Saria antolatu zuen, 55 km-ko lasterketa. Txirrindulari sakandarrak lasterketaren borrokan egon ziren. Imanol Irazabal (Baque Team) izan zen txapelduna, Urdiaingo helmugara bakarrik helduta, 2 segundora Aimar Olano (Loiu Gela Pedagokikoa) zuela. 4 segundora hamasei txirrindulariz osatutako tropela sartu zen, Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) buru zela. Beraz, Gonzalez hirugarren izan zen, Xabier Curiel (Quesos Albeniz) laugarren, Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) bederitzagarren, Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) hamalaugarren eta Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) hemeretzigarren.
Atzetik, Egoi Urtasun 28. iritsi zen helmugara (1:39:05), Xabier Gorriti (Sakana Group-Alea) 36.; Unai Gomez (Quesos Albeniz) 44.; eta Gabriel Gonzalez (Sakana Group-Alea) 49.
Hirugarren postua lortzeaz gain, Ion Unai Gonzalezek mendiko txapelketa irabazi zuen eta bere taldea, Lakuntzako Aralar txirrindularitza klubeko Sakana Group-Alea, onena. Tartekako helmugen saria Xabier Solaunek (Luyando-Ganzedo) lortu zuen.

Tolosako Amaroz XXVII. Saria
Urdiainen jokatu eta hurrengo egunean, uztailaren 6an, kadeteen Amaroz XXVII. Saria jokatu zen Tolosan (59,5 km). Xuban Gorroño (Cafe Dromedario) bakarrik iritsi zen helmguara (1:21:51). Ion Unai Gonzalez hamahirugarren sailkatu zen, 59 segundora; Urko Oiarbide hemeretzigarren, denbora berean; Xabier Curiel 37., 1:28ra; Ekaitz Zufiaurre 53., 1:39ra; Asier Flores (Quesos Albeniz) 64., 2:09ra; Xabier Gorriti 83., 2:42ra; Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 90., 2:54ra; Unai Gomez 106., 4:08ra; eta Egoi Urtasun 111., 5:53ra.