Iker Floresek irabazi zuen Etorkizuneko Tourra. Bi urte zeramatzan txirrindulari urdindarrak profesionaletan Euskaltel-Euskadiren mailota defendatzen. Floresek azken aurreko etapa, 9.a, irabazi eta lider jarri zen. Azken etapan liderraren mailotari eutsi eta lasterketako irabazlea izan zen. Urdindarrek Sondikako (Loiu egun) aireportuan harrera egin zioten eta hurrengo egunean bertan Urdiainek herriko txapelduna omendu zuen.

