Urdiaingo eskola publikoak hala eskatuta, Laguntza programaren barruan sartu du Hezkuntza Departamentuak. Urdiaingo eskolarekin batera Nafarroako beste bost ikastetxe hautatuak izan dira. Hautatuak izateko, foru administrazioak kontuan izan du eskola-bizikidetzarekin lotutako jardunbide egokien esperientzia egiaztatua duela ikastetxeak edo horien hezkuntza-laguntzako behar espezifikoak dituzten ikasleak izatea.
Hezkuntza Departamentuko arduradunek jakinarazi dutenez, “Laguntza programaren prestakuntzan ikastetxe bakoitzak izendatutako talde motorrek parte hartuko dute lastailetik aurrera, baita ikastetxe bakoitzeko irakasle-taldeek ere”. Guztira, 243 irakaslek egingo dute prestakuntza.
Era berean, lastailetik aurrera, programaren barruan jarraituko dute Hezkuntza Departamentuaren tresna horri buruzko prestakuntza 2024-2025 ikasturtean hasi zuten hamabost ikastetxeek. Besteak beste eskola jazarpena eta ziberjazarpena landuko dituzte, indarkeria eta tratu txarrak desagerrarazteko. Laguntza programaren baitan 52 ikastetxe daude.