Benigno bihotzean

Guaixe 2025eko urriaren 20a

Lagunak eta alarguna plakaren ondoan.

Egun osoko egitarauarekin gogoratu zuten lastailaren 11n. 

Hamar urte dira Benigno Mendia Goikoetxea hil zela. Hark utzitako arrastoa ez dute askok ahaztu eta bera omentzea erabaki zuten. Plazan, gogoko zuen tokian, haren oroigarria dago. Han zegoen plaka berritu zuten. Mendiaren irudia eta ez ga hobenak izanko, bia txarrenak eztare esaldia irakur daiteke. Jonan Apaolaza aurkezleak azaldu zuenez, esaldiak esan nahi du "gure onena eman dugula, eta horretaz harro sentitu behar dugu. Beti onena izatea ez da posible. Baina beti saiatu behar gara gure onena ematen". Omenaldia prestatzeko "jende askok bere onena eman du, denon artean ospatzeko". Dantzariek familiari aurreskua dantzatu zioten eta lore sorta jaso zuen alargunak. Auzatea izan zen ondoren. Urdiaindarrek ttattar arrosa jantzi zuten, Mendiaren irudia eta Hamarretik hamar leloa zuena. Bazkaltzera 300 pertsona elkartu ziren. Omenaldiak ordu txikiak arte iraun zuen.