Jubilatu eta pentsiodunak beraien eguna prestatzen

Guaixe 2025eko azaroaren 4a

Herriaren etxeko eskuineko aldean dago jubilatu elkartea. ARTXIBOA

Elkartearen bazkide egunerako izen ematea zabalik dago. 

Urdiaingo Ostatu txiki jubilatu eta pentsiodunen elkarteak bazkidearen eguna ospatuko du abenduaren 3an. Ospakizuna meza nagusiarekin hasiko da. Elizkizunaren ondoren elkartean auzatea izanen da. Eta ospakizuna borobiltzeko Aitziber elkartean bazkaria izanen da 14:30ean. Bazkaldu ondoren bazkideen artean gabonetako saski baten zozketa eginen da. Gainera, Urrezko eta Diamantezko ezkontza egin duten bikoteei diploma banatuko diete. 

Bazkarian izena eman nahi duenak Ostatu txiki elkartetik pasa beharko du azaroaren 4an eta 5ean, asteartean eta asteazkenean, 18:10etik 19:00etara.