Aurten egur loteak eskuratu nahi dituenak herriko etxeko idazkaritzan izena eman beharko du. Udalaren idazkaritza astegunetan 12:00etatik 14:00etara egoten da zabalik. Ilbeltzaren 23ra arte, ostiralera arte, egin daitezke eskaerak. Hala jakinarazi du Urdiaingo Udalak.
Udalak gaineratu duenez, aurten ere egurra baso lanetan aritzen den enpresa batek kamioian lotea eskatzaileak nahi duen tokira eramanen du, larre edo baratza izan. Halakorik ez duten eskatzaileen loteak Lurzubitatan utziko dizkie, han enborrak txikitu eta berehala kentzeko.