Sanantondar urdindarren eguna

Guaixe 2026ko urtarrilaren 19a

Kofradiako kideen talde argazkia.

San Anton egunez, ilbeltzaren 17an, larunbatean elkartu ziren Urdiaingo San Anton Kofradiako kideak. Mezaren ondoren elizako estalpetik herria bedeinkatu zuen apaizak eta kofradiakideek 'San Anton abadea' kanta abestu zuten.

Urdiaingo kofradia 1691n sortu zuten eta larunbatean urteko bilkuran ardurak banatu zituzten. 38 kidek osatzen dute kofradia. Joan zen urtean ez zen ez hildakorik ez kide berririk izan. Eduardo Goikoetxea Galartzak eta Javier Otxoa Zelaiak maiordomo ardurak Antonino eta Vitorio Otxoa Zelaia anaiei pasa zieten. 

Mezaren ondoren, euritan ari zuenez, elizako estalpetik Patxi Izko Barberia apaizak Jaunaren bedeinkazioa eskatu zuen "herriarendako, aziendendako, belarrendako eta gure jendearendako. Eta gure uzta, gure lana, benetan ugari izan dadila" eskatu zuen, "Jaungoikoaren bedeinkazioa gure herrira etorriz". 

Tintiniturri elkartean gosaldu ondoren, kofradiaren batzarra auzoan egin zuten. Ospakizuna Aitziber elkartean egin zuten bazkari eder batekin borobildu zuten. Giro ederrean bazkariak eta bazkal buruaz gozatu zuten kofradiako 30 kidek.