Korrikaren etorrera girotzen hasita

Guaixe 2026ko martxoaren 3a

Aitziber elkartea. ARTXIBOA

Korrika afaria antolatu dute. 

Atharratzen hasiko da 24. Korrika martxoaren 19an hasi. Sakanatik martxoaren 23an, astelehenean pasako da eta Bilbon eginen dira azken lekuko emateak martxoaren 29an. Urdiaingo Korrika batzordeak euskararen aldeko errelebo lasterketa girotzeko Korrika afaria antolatu du. Aitziber elkartean izanen da, martxoaren 14an, larunbatarekin, 22:00etan. Afarira joan nahi duenak Kaluxan eskura ditzake txartelak. Haurrek 10 euro ordaindu behar dituzte, helduek 20. Txartelak eskuratzeko azkeneko eguna martxoaren 11 da.